Aretxabaletan COVID-19ak izandako eraginaren gaineko solasaldia antolatu du Basotxok

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 14a, 08:45

COVID-19ak herrian izan duen eraginaren gainean hausnartzea helburu duen hitzaldia antolatu du Basotxo erretiratuen elkarteak, Udalaren laguntzarekin. Gaur, abenduak 14, izango da (17:00) Arkupen. Bi lagun gonbidatu dituzte horretarako: Unai Elkoro alkatea, Udalaren ikuspegiaren berri lehen eskutik izateko; eta, Javier Mar, Osakidetzaren gaineko argibideak jasotzeko.

Izena aldez aurretik emateko eskatu dute (Arkupen bertan) edukiera zaintze aldera; 50 lagunendako lekua izango da. Era berean, gogorarazi dute maskara jantzita egon beharko dela uneoro, eta antolatzaileek emandako aginduak bete beharko dituztela esertzeko orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak