Izan ere, kontuan hartu behar da sortu berri den taldea dela Arizmendi. "Hasieran oso arraroa zen guztia, baina gutxinaka bagoaz urduritasunak kentzen, partiduan zehar gehiago parte hartzen eta hobeto jokatzen. Sentsazioak hobetzen doaz", azpimarratu du Urangak.
Ligara begira, helburuak garbi dituzte: "Lehen helburua da azkenak ez geratzea eta, batez ere ondo pasatzea eta disfrutatzea. Azken batean, ez dugu espero partidu asko irabazterik, baina aurpegia ematen saiatuko gara beti". Hala ere, ez diote uko egiten mailari eutsi ahal izateari. "Oso talde onak daude ligan, baina ondo egongo litzateke mailari eustea".