Kantatzen duen herri bat izeneko proiektuaren barruan antolatu dute ekitaldia, eta Euskaraldiari "behar bezalako amaiera" ematea du helburu.
Rueda eta Barandiaranen arteko solasaldia izango da. "Bi hizkuntza autonomotik sortzen den hizkuntza berri bat da kanta: testu edota musikatik sortutakoa, bertsoa euskal kantagintzan eta testu librea. Oinarri horietatik abiatuta, Rafa eta Gotzonen arteko solasaldiarekin, literatura eta musikaren arteko elkar eraginetik sortutako euskal kantagintza aztertuko dugu", adierazi dute Arizmendiko kideek.