Kultur eskaintza alternatiboa eta Turkiako produktuak eskuratzeko aukera 'Almila Shop'-en

Ainhoa Arana 2020ko abe. 3a, 15:18

Josune Murgoitio kazetari eta idazle arrasatearrak eta Selcuk Senyurt musikari turkoak zabaldutako lokala da eta herriko plazan dago denda.

 Murgiondok azaldu duenez, Almila Shop “esperientzia zentru” bat da. Online eta denda fisikoa ditu gaur egun eta bertan Turkiatik ekarritako produktuez gain, musika, liburu zein hizkuntzen inguruko kultur eskaintza alternatibo bat aurkitu daiteke. Bezeroek produktu originalak aurkitzeaz gain, beste kultura batzuen inguruan ikasteko aukera izatea ere bada dendaren helburuetako bat. 

Almila Shop-ek bere bitxi eta ehun-gaien bidez, herrialdean aurki daitekeen aniztasuna irudikatzen du, Turkiako emakume artisauei arreta berezia eskainiz. Bi ildo nagusitan banatzen dira denda fisikoa zein onlinekoa. Alde batetik, bitxiei eta ehun-gaiei dagokiena eta bestetik, kulturari dagokiona. Azken honetan, bateriako eskolak (aukeran ingelesez egin daitezkeenak), alemaneko eskolak eta liburu eta grafiti koadroen salmenta batzen dituena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak