Atxabaltako Gazte Mugimenduak manifestazioa deitu du zapaturako

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 3a, 11:26

Kalea(n) gara lelopean mobilizazioa iragarri du Atxabaltako Gazte Mugimenduak abenduaren 5erako, zapatua. Azbetik abiatuta, 18:00etan, manifestazioa egingo dute herrian. Andramaixetan abian jarritako dinamikari jarraipena eman gura diote.

"Herri mugimenduak orokorrean baina batez ere gazte mugimenduak herri honen eraikuntzan daukan garrantzia balioan  jarri gurako genuke. Horregatik, ikasleak, neska* gazteak, sortzaile gazteak zein gazteak orokorrean, testuinguruak uzten ez badu ere, kalean garela eta gaudela aldarrikatzera irtengo gara", adierazi dute Gazte Mugimenduko kideek.

Pandemia honetan sortutako  hainbat egoera salatzeko ere irtengo direla kalera gaineratu dute: "Batez ere gazteen kontrako kriminalizazioa edo gazteon prekarietatea salatzeko. Baita herriko sektore kaltetuenei babesa adierazteko ere, batez ere ostalariei, kulturgileei edo eta lanetan dabiltzanei".

"Kaleak hartzeko beharra" ere nabarmendu gura izan dute mobilizazioaren deitzaileek: "Herri hau eraldatzen eta eraikitzen jarraitzeko, zein etorriko dien erronka sozioekonomiko berriei erantzuteko kaleak hartzeko beharra azpimarratu nahi dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak