Bortizkeria ginekologikoaren gainean hausnartzeko saioa egingo dute

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 4a, 16:45

Bizipen gineko-obstetrikoak ikastaroa antolatu du Erdu Aretxabaletako Talde Feministak. Abenduaren 11n izango da, Arkupen (17:30-19:30), eta izena aldez aurretik eman behar da: atxabaltakofeministak@gmail.com.

Metik proiektu ekofeministako adituek gidatuko dute saioa, Irune Robles Egozkue antropologo feminista eta gizarte hezitzaileak eta Raquel Garcia Teran adituak. "Emakume askok, gehienok, pairatu dugu indarkeria gineko-obstetrikoa eta aztarnak gelditu zaizkigu, beraz, bizipen mingarri horiek askatzeko, bakoitzaren gorputzetik jasotako indarkeria obstetrikoa aitortzea, izendatzea, plazaratzea eta konpartitzea konponbide bat izan daiteke", diote.

Bortizkeria horien gainean taldean hausnartzea da asmoa, metodologia feministak erabilita, parte hartzea sustatuta eta alaitasunez: "Gure gorputzen burujabetza berreskuratu nahi dugu, indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak