"Ekarpen mamitsuak" jaso dituela adierazi du EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 3a, 16:21

Aurrekontu parte-hartzaileak sustatze aldera ekarpenak egiteko argibideak zabaldu zituen etxe guztietara EH Bilduk urrian, eta orain, jasotakoaren berri eman du: "Balorazio positiboa egin nahiko genuke herritarrek egindako harreragatik, eta eskerrak eman nahiko genizkie ekarpenak gurekin elkarbanatutakoei".

Ekarpen "mamitsu" asko jaso dituztela adierazi dute; batzuk, epe luzerako ideiak, eta beste batzuk, epe motzean "egingarriak", baita hobekuntza txikiak ere: "Ideia onak, EH Bilduk dituen lehentasunekin bat datozenak". Eta hiru aipatu dituzte adibidetzat: kultur ekintzetarako sarrerak online erosteko aukera; autokarabanen urak aldatzeko gunea; eta Salluente ermitara doan bide zaharra garbitzea.

Bestetik adierazi dute, Udal gobernuaren aldetik oraindik ez dutela jaso 2021eko aurrekontu proposamenik: "Gure solaskidea beti Udal gobernua izanik, aurrekontu proiektua ezagutu arte, eta Gobernuari aurkeztu arte, publiko ez egitea erabaki dugu".

Eta herritarrak gonbidatu dituzte "egiten diren iniziatiba guztietan parte hartzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak