Egoera onean dauden jostailuen bilketa, Loratuk antolatuta

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 30a, 11:04

Udaletxe zaharrean zenbait jostailu batu dituzte.

Loratuk egoera onean dauden jostailu bilketa antolatu du. Bilketa Aretxabaletako udaletxe zaharrean egingo dute, eta honako ordutegi honetan entregatu daitezkeela era guztietako jostailuak adierazi dute Loratuko kideek: astelehenetik egubakoitzera 16:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 10:30etik 13:00etara. Abenduaren 4ra arte eraman ahal izango dira jostailuak bertara.

Jostailu bilketan 0 eta 12 urte bitarteko haurrendako jostailuak batu nahi dituzte, batez ere – jostailuak, bizikletak, patineteak, liburuak, mahai-jolasak…–. Hala ere, azpimarratu gura izan dute ezinbestekoa izango dela jostailuak egoera onean egotea. Material guztia jasotzen dutenean, berriz, gero hori desinfektatzeaz Loratuko kideak arduratuko dira.

Etxean gordeta eta geldi dagoen jostailuren bat entregatzeko zalantzaren bat badu norbaitek, harremanetan jarri daiteke, 634 45 28 37 telefono zenbakira deituz edo loratu@loramendielkartea.eus helbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak