Aretxabaletako ostalariek manifestazioa egingo dute bihar, egubakoitza

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 26a, 14:55

Laguntza behar dutela agerian uzteko manifestazioa egingo dute herriko ostalariek egubakoitzean. Haien asmoa da 12:30ak bueltan Azkena tabernatik abiatu eta udaletxeraino jotzea; gero, elkarretaratzea egingo dute hor.

Herrian 25 ostalari inguru daude –16 Aretxarteko kideak–, eta horien egoera gero eta larriagoa dela diote: "Maileguak eskatu dituzte hainbatek, eta guztiok gaude egoera latzean".

Badakite abenduaren 10a arte itxita izan beharko dituztela tabernak zein jatetxeak, eta hortik aurrera ere jakin ez: "Luzerako izango dela kontua uste dugu eta laguntza beharrean gaude". Horregatik, kontuan har ditzatela eskatu gura diete Udal ordezkariei gaurko mobilizazioarekin, eta 2021eko Udal aurrekontuan erreskate plan bati lekua egin diezaiotela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak