Astelehenean jarriko dituzte salgai Gabonetako bonuak

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 27a, 09:07

Gabonetako kanpainaren barruan herriko saltokietan erabiltzeko 20+10 bonuak jarriko ditu salgai Udalak. Horiek eskuratzeko Arkupe kultur etxera jo beharko da azaroaren 30ean hasita. Hona hemen ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Aurreko urteetan bezala herritarrak 20 euro ordainduko du bonua eta 10 euro jasoko ditu doan; hortaz, 30 euro izango ditu gastatzeko. 16 urtetik gorako aretxabaletarrek eskuratu ahal izango dituzte horiek, bakoitzak bakarra. Gero, 2021eko urtarrilaren 5era arteko epea izango dute bonuak trukatzeko. Oraingoan 1.000 bonu atera ditu, iaz baino 600 gehiago.

Herriko saltoki guztietan erabiltzeko

Herriko merkataritza eta ostalaritza zerbitzuetan kontsumoa sustatzea dute helburu, eta berrikuntza da herriko establezimendu guztietan erabili ahal izango direla aurten, eta ez bakarrik Aretxarte elkarteko bazkide direnetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak