Pandemia egoeran haurrek dituzten kezkak zelan argitu azalduko du Nerea Mendizabal psikopedagogoak

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 24a, 15:40

Haurrak pandemia egoeran hitzaldia antolatu du Gazteria Sailak eta Nerea Mendizabal psikopedagogoak gidatuko du hori. Astelehenean, hilaren 30ean da, 18:00etan, Arkupen; streaming bidez ere jarraitu ahal izango da –www.aretxabaleta.eus–. Izena emateko Gazteria Sailera jo behar da: gazteria@aretxabaleta.eus.

Pandemia egoerak aldaketa asko ekarri ditu haurrendako, besteak beste, maskarekin ibili beharra, lagunen artean distantzia mantendu beharra eta eskolaz kanpoko ekintza asko bertan behera geratu izana. Gainera, COVID-19ak beldurrak ere sortu ditu: "Batzuek etxean bizi izan dutelako gaixotasuna, eta beste batzuk heriotza ere bai". Beldurrak, dolua, etxeko harremanak eta egoeraren inguruan sortzen diren zalantzak kudeatzeko aholkuak emango ditu Nerea Mendizabalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak