Esperientzia faltak baldintzatutako porrota

Xabi Gorostidi 2020ko aza. 22a, 11:30

Leintz-Arizmendi boleibol taldeak 0-3 galdu zuen atzo Gasteizko Jatorkide taldearen aurka, etxean: 14-25, 18-25 eta 14-25. Gasteiztarren eskarmentua eta ofizioa nahikoa izan ziren markagailua bisitarien alde jartzeko. Etxeko taldeari kosta egin zitzaion mina egitea, baina blokeoetan egindako lan ona izan zen partiduko alde positiboetako bat. 

Markagailuan atzetik aritu zen etxeko taldea, hiru setetan. Bigarrenean hiru puntura jarri ziren, 9-12, eta seta irabazteko borrokan sartzekotan egon ziren; baina gasteiztarrek akatsak findu zituzten, eta 18-25 irabazi zuten. 

Partidu amaieran, porrotaren alde ona nabarmendu zuen Jonathan Barrionuevo jokalariak. 

"Ligako bigarren partidua da. Taldekide batzuek urtebeteko esperientzia dugu, baina askorentzat bizitzan jokatu duten bigarren partidua izan da, eta hori, nahi eta nahiez, igarri egiten da. Urduri samar irten gara kantxara, eta partiduak aurrera egin ahala hobeto sentitu gara. Blokeoetan lan ona egin dugu, adibidez. Jarrera ona izan dugu partiduan zehar: ez gara behera etorri, elkarri animatzen aritu gara, haserretu gabe... guzti horrekin geratzen naiz aurrera begira hobetzen jarraitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak