Goizean goiz hasi dute uxaldia. Lehen geldialdia Urkuluko irlan egin dute ehiztariek. Han hil dituzte lau basurde, eta gainerako guztiak, igerian, ihes egin dute handik. Ostean, ehiztariak Urkuluko beste hainbat lekutan sakabanatu dira, eta beste bederatzi akabatzea lortu dute.

Gaurko uxaldiaren aurretik, aurreko egunetan, kalte handiak eragin dituzte basurdeek Urkulu inguruetan. Bereziki, Aozaratza eta Korueta auzoetako zelai batzuetan.
