"Erakusketa programatu gabekoa izan da, baina gustura geratu naiz. Jarri ditudan lan gehienak formatu handikoak dira, eta paisaien irudikapenak dira egin ditudanak. Udazkena asko marrazten dut, eta, beraz, udazken koloredunak eta elurtutakoak dira bertan ikus daitezkeen lan gehienak. Urbiako bide bat, Degurixa, Urkulu ingurutik Hiruatx ikusten dela…".
Astegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 11:00etatik 13:00etara bitartean egongo da aukera Gurutze Mujikaren erakusketa ikusteko Arkupen. Domeketan eta jaiegunetan, berriz, itxita egongo da.