Herritarrei deia azaroaren 25eko elkarretaratzearekin bat egiteko

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 24a, 08:08

Mugimendu Feministak zein Udalak gonbidatu dituzte, eguaztenean, Herriko Plazan egingo den bilkurara. Beltzez joateko dei egin dute feministek.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra agertzeko egunean, azaroaren 25ean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan (19:00). Herriko Mugimendu Feministak zein Udalak egin dute bat eta herritarrak ere ekitaldi horretara batzera gonbidatu dituzte.

Udalbatzak hain zuzen joan den astean egindako ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuen adierazpen instituzionala eta hainbat konpromiso hartu horren bitartez.

Pikarraituzen ekitaldiak

Pikarraituz asanblada feministak ekitaldietara dei egin du. Eguaztenean, Aretxabaletako neska gazteen elkarretaratzea egingo dute lehenengo, Mitarte plazan (18:30) eta gero, Herriko Plazara joko dute, bestearekin bat egiteko. "Isilik eta etxean nahi gaituzten honetan, ozen aldarrikatuko dugu normaltasun heteropatriarkalaren aurrean kaleak hartuko ditugula!", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak