Aretxabaletako zenbait ikaslek Garapen Iraunkorreko Helburuen lanketan jardungo dute

Karmele Uribesalgo 2020ko aza. 11a, 21:02

Eskolako Agenda 2030 ekimenaren barruan, iraunkortasunaren bidean pausoak emango dituzte Kurtzebarri ikastetxeko, Kurtzebarri institutuko eta Aretxabaletako Lanbide Eskolako ikasleek. 

Nazio Batuen Erakundeak 2015ean aurkeztutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) izango ditu ardatz ikasturte honetako Aretxabaletako Eskolako Agenda 2030ek. Ekimen horri esker, garapen iraunkorraren kontzeptua landuko dute ikasleek, eta iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko urratsak emango dituzte. Besteak beste, aztertuko dute herriak zein errealitate bizi duen eta nola bermatu daitekeen Aretxabaleta iraunkorra izatea. 

Ikastetxe iraunkorrak, herri iraunkor batean lelopean, GIH-en testuinguruan zehaztutako 17+1 helburuak izango dituzte jomugan. 11. helburuari arreta berezia eskainiko diote; Egoera berritik, iraunkortasunera goiburuarekin, hobekuntzak bilatzen saiatuko dira, etorkizuneko belaunaldien bizirautea ziurtatzeko asmoz.

Ikasle talde bakoitzak dagokion mailari egokitutako azterketa egingo du. Hori horrela, guztien artean herriaren diagnostiko borobila osatuko dute.

Webgune bat martxan

Pandemiak sor ditzakeen eragozpenei aurre egiteko, webgune bat jarri du martxan ARAZIko taldeak. Modu horretara, programako partaide diren ikasleen zein irakasleen jarduna erraztu nahi dute. Webgune horretan aurkituko dituzte beharrezkoak diren baliabide guztiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak