UDAko kamiseta Lesboseko errefuxiatuen artean

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 11a, 17:14
Irudia: TVEko bideo bateko framea.

Greziako errefuxiatuen kanpamenduetarako Debagoienean jasotako materiala eta laguntza iritsi egiten dela azpimarratu gura izan du Zaporeak elkarteko kide Maria Agirrek, eta horren erakusgarri da gaur, UDAko kamiseta batekin agertu izana Lesboseko errefuxiatu bat TVEko albiste batean.

"UDAko kamisetak orain dela urtebete edo gehiago bidali genituen, Pikpa izeneko kanpalekura, Lesbosera", argitu du.

Debagoienean jasotako materiala ere dagoeneko iritsi dela jakinarazi du. Iraileko azken asteburuan egin zuten janari bilketan Leintz aldean eta Antzuolan, besteak beste. 

Ikusmina Miñan liburuaren aurkezpenak

Errefuxiatuen gaineko kontuek ikusmina eragiten dihardute. Atzo, azaroak 10, esaterako, Ibrahima Balde Miñan lagunaren bizimoduan oinarritutako liburuaren gaineko solasaldia eskaini zuen Amets Arzallusek Arkupen, eta bete egin zen Zaraia aretoa. Edukiera muga dela eta jendea sartu ezinik geratuko zela jakinik, streaming bidez ere bota zuten, eta 100 lagunek baino gehiagok egin zioten jarraipena etxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak