Kontsumoa hizpide hartuta bakarrizketa garratza eskainiko du Irantzu Varelak

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 13a, 19:50

Irantzu Varela. Argazkia: Wikimedia Commons

Irantzu Varela kazetari eta aktibista feminista ezagunak No hay matriarcado ni en el supermercado bakarrizketa eskainiko du hilaren 18an, eguaztena, Arkupen (18:00) eta online jarraitzeko aukera ere egongo da baina izena aldez aurretik eman beharra dago.

Berdintasun Sailak antolatu du Setem Hego Haizea GKEarekin elkarlanean eta izena emateko Berdintasun Sailera jo daiteke –berdintasuna@aretxabaleta.eus– edo Arkupeko harrerara; azken eguna astelehena da, hilaren 16a.

Kontsumoaren eta indarkeria matxistaren gaineko ikerketa abiatu zuen Setemek 2016an bertako kide den Edurne Gallok azaldu duenez: "Hiru gai landu genituen orduan: kontsumo estetikoa, garraioa eta hirigintza, eta etxean erabiltzen diren garbitzeko materialak. Ondoren, 2018an, hausnarketarako esparruak zabaldu genituen eta beste gai batzuk gaineratu: kontsumo energetikoa, telesailena eta telefonoen erabilera. Irantzuk gai horiek guztiak eta gure ikerketa oinarri duen bakarrizketa gertatu du, umore garratza lagun hartuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak