Ibrahima Balde Miñan lagunaren bizimodua kontatu du Arzallusek liburuan. 2018an Gineatik Irunerako bidea nola egin zuen azaltzen du, eta nola artatu zuen Irungo Harrera Sareak. Egoera zailetan iristen badira ere, Miñan-ena are zailagoa zen, ebakuntza bat behar zuelako. Irungo Harrera Sarean ezagutu zuen Arzallusek eta hark kontatutakoak jaso ditu liburuan.
Solasaldia Arkupeko Zaraia aretotik jarraitzeko azken gonbidapenak geratzen dira; gainerakoek etxetik ikusi ahal izango dute streaming bidez.