Ibarra kiroldegiko jardueren edukierak %40ra murriztu dira eta dutxak ez daude erabilgarri

Mirari Altube Arrese 2020ko azaroaren 9a

Eusko Jaurlaritzak egubakoitzean argitaratutako dekretuaren eraginez neurri murriztaile gehiago hartu behar izan dituzte Ibarra kiroldegian. 

Hona hemen neurri berriak:

  1. Asteko egunetan, itxiera ordua 21:00etara aurreratu da.
  2. Edukierak %40ra murriztu dira. 
  3. Dutxak ez daude erabilgarri, ezta aldagelak ere (igerilekuan izan ezik). 
  4. Maskararen erabilera derrigorrezkoa da.

Argibide gehiago gura duenak Ibarra kiroldegira dei egin dezala: 943 03 98 42.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak