Domeka honetan, berriz, musikaren txanda izango da, eta, horretarako, Amorante bakarlariaren emanaldia izango da, Zaraia aretoan, 19:00etan. Iban Urizar musikaria da Amorante, eta Elgoibarko bakarlari orkestra-gizonak kantu tradizionalak oinarri hartuta doinu esperimentalak ditu ikur. Folk kutsua ateratzen du ahots, gitarra espainol, harmonium, perkusio eta tronpetarekin. Aspaldiko kopla, flamenkoa, Afrikako musika eta, orokorrean, hainbat tradiziotako musika jorratuz.
'Miñan' liburuaren aurkezpena
Arkupe kultura etxeko egitarauarekin jarraituz, datorren astean, Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak eta Ibrahima Baldek Miñan liburua aurkeztuko dute. Bi gonbidatuek eskainiko duten solasaldia azaroaren 10ean izango da, 19:00etan, eta Zaporeak elkarteak gonbidatuta igoko dira oholtzara Miñan-en historia kontatzera. Ibrahimak bere bidaia kontatu zion Arzallusi, eta hark idatziz jaso zuen. Horrela sortu zen Miñan –miñan hitzak anaia txikia esan nahi du pularrez–.