Nerabeekin hastekoa zen lanean Atxabalta Mugi baina bertan behera utzi du egitasmoa

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 9a, 11:36

Nerabeak jarduera batean Ibarra kiroldegian, iaz. Argazkia: Atxabalta Mugi

Aretxabaletako nerabeen artean jarduera fisikoa sustatzeko asmoarekin Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako DBHko laugarren
mailako ikasleekin, 133 neska-mutikorekin hain zuzen ere, hastekoa zen lanean Atxabalta Mugi gaur, azaroak 9. Baina Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaile berriak direla eta, oraingoz, bertan behera utzi behar izan dute.

Atxabalta Mugik abian jarri gura duen proiektuak jarduera fisikoa sustatzea du helburu 15 eta 16 urteko gaztetxoen artean. Horretarako Ibarra kiroldegian ematen diren bi jarduera ezagutzeko eta probatzeko aukera eskainiko diete, ikastetxeko Gorputz Heziketa jardueraren barruan. 

Asmoa zen, azaroan hasita, lau astetan gerturatzea kiroldegira eta hiru ekintza proposamenetatik bi aukeratzea; lehenengo bi asteetan Gap (gluteoak, abdominalak eta hankak) eta Cycling artean hautatzea eta hurrengo bi asteetan Circuit training ikastaroa egitea guztiek. Kiroldegiko begirale profesional batek ikastaroaren oinarri teoriko-teknikoak azalduko lizkieke, jarduera mota horrek eskaini ditzakeen onurak azalduz edota izan ditzaken arriskuen berri emanez eta begiraleek eskainitako saio praktiko bat jasoko lukete. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak