20 urteko espetxe zigorra ezarrita du Garciak, armak eta lehergailuak eramateagatik Frantziatik Portugalera, besteak beste, eta kondenaren erdia beteta du. Lehen graduan egon da Picassenten, 100.2 artikulua aplikatuta.
Euskal preso eta iheslarien aldeko hilabeteko azken egubakoitzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Herriko Plazan. Eta han Garcia izango dute gogoan.