Unai Elkoro alkatea 'Harira' saioan izango da

Goiena 2020ko urr. 30a, 07:56

Aretxabaletako alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da datorren martitzenean, azaroaren 3an (21:30 eta 23:30). Herritarrek aukera izango dute galderak egiteko, galderak astelehena baino lehen bidalita: Whatsapp edo Telegram bidez (688 69 00 07) edo posta elektronikoz (berriak@goiena.eus).

Unai Elkorok gaurkotasuneko kontuak izango ditu berbagai: proiektu ezberdinak, COVID-19a, aurrekontua...

Saioaren aurkezleak, Eneko Azkaratek, egindako galderak erantzungo ditu Aretxabaletako alkateak, baina baita herritarrek bidalitakoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak