Neurri berriak daude kiroldegian COVID-19ari aurre egiteko

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 29a, 18:05

Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko astean ezarri diren neurri berriak direla eta, egokitzapen batzuk egin behar izan dituzte Ibarra kiroldegiko jardueren eskaintzan.

Taldeka egiten diren jarduera guztiak gehienez sei pertsonako multzoetan egin beharko dira. Eta adierazi dute kasu batzuetan balitekeela ikastaroa astean bi saiotatik saio bakarrera pasatu behar izatea. Horrela bada, ikastaroen prezioa ere erdira jaitsiko litzatekeela iragarri dute.

Bestalde, maskara une oro jantzita eraman beharko da kirola egiten den bitartean, kardio-makinetan izan ezik. Eta, bide batez, gogorarazi diete erabiltzaileei txanda aldaketa bakoitzean harrerara jaitsi beharra dagoela eta fitness aretoan toallaren erabilera derrigorrezkoa dela.

Berrantolaketa horren gaineko xehetasunak jakiteko edo informazio zuzena eskuratzeko, begiralearekin harremanetan jarri behar da, edo Ibarra kiroldegira deitu: 943 03 98 42

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak