Herritarren proposamenak jaso gura ditu EH Bilduk 2021eko Udal aurrekontuei begira

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 30a, 07:30

Aretxabaletako EH Bilduk herritarren proposamenak, ideiak eta proiektuak jaso gura ditu, 2021eko aurrekontuei begira, Udalera bideratzeko. Horretarako epea zabalik dute azaroaren 11ra arte, eta balorazioaren eta aukeratutako proiektuaren berri hilaren 25ean emango dute.

"Betiko errezetekin ezin zaio egoera berri honi aurre egin: gauzak egiteko moduak aldatu behar ditugu. Eta horren guztiaren erdian, aretxabaletar denen parte hartzeak esanahi berezia du; denok batera hobeto egingo baitugu aurrera", adierazi dute EH Bildutik.

2021eko Udal aurrekontuaren negoziazio prozesuan aurrera eramate­ko zabaldu dutela prozesu hau adierazi dute: "Horrela, aurrekontuak herritarren beharre­tatik gertuago egotea lortzea espero dugu". Horregatik, ekarpenak egitera animatu dituzte herritarrak: "Guk, gure aldetik, aukera­tuak ez izan arren, modu batean edo bestean, proposamenak Udaleko dinamikan txertatzen joango garela ziurtatzen dugu".

Ekarpenak azaroaren 11 arte

Ideiak, proposamenak eta proiektuak aurkezteko epea zabalik izango da urriaren 28tik azaroaren 11ra bitartean. Horiek bi baldintza bete beharko dituztela jakinarazi dute: interes orokorrekoak izatea eta udal eskumenekoak. Hona hemen ekarpenak egiteko bideak: 688 82 65 81, ehbildu@aretxabaleta.eus eta Herriko Plazako 7, lokaleko buzoian.

Jasotako ekarpenak baloratzeko erabiliko dituzten irizpideak izango dira: bideragarritasun teknikoa, kostua eta eragin ekonomikoa, eta ahalik eta herritar gehienei eragitea. Balorazioaren eta aukeratutako proiektuaren berri azaroaren 25ean emango dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak