Hilerrira sartzeko eta irteteko zirkulazioa antolatu egingo dute: sartzeko, sarrera nagusiko eskailerak erabiliko dira, eta irteteko, atzeko atea. Salbuespena izango da mugikortasun murriztua duten pertsonak, horiek atzeko ate horretatik sartu ahal izango dira.
Prebentziorako neurriak
Prebentziorako neurriak gogorarazteko informazio kartelak ere jarriko dituzte, eta maskara nahitaez erabili beharko dela gogorarazi. Distantzia ere mantendu beharko da gainerako bisitariekin, 1,5 metrokoa hain zuzen ere. Neurri higienikoei dagokienez, kanposanturako sarbidean gel hidroalkoholikoa egongo da eskuak desinfektatzeko. Pitxerrak betetzeko edo beste erabilera batzuetarako ura behar izanez gero, etxetik eramatea gomendatzen da, hilerriko iturriak erabili gabe.