Aretxabaletako Euskaraldiko ekitaldien barnean, Lander Garroren 2 urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalaz gozatzeko aukera izan zuten atzo aretxabaletarrek. Arkupeko Zaraia aretoa lepo bete zen, eta publikoak txalo zaparrada eskaini zion egileari, dokumentala bukatu ostean. Garrok, publikoarekin berba egiteko aukera ere izan zuen, eta besteak beste dokumentala egiteko orduan izandako zailtasunak azpimarratu zituen, konfinamenduan bukatu zituen-eta edizio lanak.
Lander Garroren lanak 90ko hamarkadara, Iruñera eta Nafarroako hiriburuko kartzela zaharrera eramaten du ikuslea. Iruñeko sei intsumisoren historia kontatzeaz gain, intsumisioak suposatu zuenaren eta gaur egungo intsumisio mota berrien gainean ere hausnartzen du.