Xatiro-k azaldu duenez, rap erritmoek jendea mugitzera eta dantza egitera bultzatzen dute, baina badaki egoera honetan nork bere eserlekuan egon behar duela, eta, horregatik, ikuskizuna eraldatu egin du. Rap kontzertuan, ikus-entzunezkoak ere txertatuko ditu, eta bertaratzen direnak espazio-ontzi batean murgilduko dira. Konfinamenduaren ostean egiten duen bigarren emanaldia da gaurkoa.
Bestetik, igandean, 19:00etan, "Disney maitasunari" eta Kupidoren mitoari helduko die Aitziber Izquierdo aktoreak. Umorea nagusi izango den antzezlanean, Maitane protagonistaren istorioa kontatuko du.
Sarrerak salgai
Asteburuaren atarian egon arren, oraindik badago ikuskizunez gozatzeko aukera. Sarrerak ez dira agortu, eta lau eurotan daude salgai