
Zorionak dioen apaingarria Araba ibilbidean, herriaren sarreran.
Gabonetarako bi hilabete pasa geratzen dira baina, lanak azken ordurako utzi barik, Aretxabaletako Udalak dagoeneko jarri ditu apaingarriak kaleetan. Errekabarren kaleko pinua, gainera, argiztatuta utzi zuten atzo gauean, eta herritarren ikusmina sortu zuen. Udaletik jakinarazi dute "nahastu" egin zela horretan jardun zuena, eta argiak beranduago, abenduaren bueltan, piztuko dituztela.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.