Bazkideak, babesleak eta kirolariak eskertu gura izan ditu UDAk

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 20a, 08:27

"Garai zailetan" ere alboan izaten ari diren babesleei, bazkideei eta kirolariei eskerrak eman gura izan dizkie Aretxabaleta kirol elkarteak. Eta lanean jarraitzeko asmoa agertu dute bertako kideek, "herriari eta herritarrei kirol aukera ezberdinak eskaintzeko".

Hona hemen esker idatzia:

"Idatzi honen bitartez garai zail hauetan gure ondoan egon zareten eta egoten jarraitzen duzuen guzti horiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Zuek zarete gure jardueraren motorra eta aurrera jarraitzeko indarra.

Egungo osasun egoerak eraginda gizartean hainbat aldaketa eta egoera berri ari gara bizitzen eta, nola ez, UDAren jardueran ere eragiten ari da dakizuen moduan. Dena den, egoera hauetara moldatzeko lan egiten dugu, eraldaketa prozesu honek aldi berean hobetzen lagunduko digun ustearekin.

Hortaz, lanean jarraituko dugu herriari eta herritarrei kirol-aukera ezberdinak eskaintzeko eta definitzen gaituzten balioen transmisioarekin jarraitzeko.

Eskerrik asko! Eta aupa UDA!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak