Aurten Loramendi Elkartea arduratuko da Irakurle Kluba sustatzeaz, Udal Liburutegiko murrizketak direla eta. Literaturari bere tokia egiteko asmoz, ordu eta erdiko solasaldiak antolatu ditu bi hilabetetik behin, hemendik eta udara arte.
Saioak Mikel Antza idazle donostiarrak dinamizatuko ditu. Partaideek aurrez irakurrita eroango dute liburua, ondoren gogoeta eta iritziak plazaratzeko. Lehenengoa Karmele Jaioren Aitaren etxea izango da.
Loramendiko hamabi bazkidek parte hartuko dute Irakurle Klubean, eta izen-ematea itxita dago. Eñaut Zubizarreta antolatzaileak esan du ezin izan dutela inskripzio kopurua handitu, "edukiaren mugak direla eta". Era berean, "pozik" azaldu da, jende berria ere animatu delako.
Hitzordu guztiak udaletxe zaharrean izango dira.