Karateka gazteak, Euskadiko txapelketan begia jarrita

Hasier Larrea 2020ko urr. 19a, 12:00

Erdian, Joanna Perez karateka.

Urriaren 31n lehiatuko dira, Barakaldon, kadete, junior eta 21 urtez azpiko kategorietan diharduten kirolariak

Tariman lehiatzeko aukera izan zuten denboraldi honetan lehen aldiz herriko karateka gazteek urriaren 10ean, Hondarribian jokatutako Gipuzkoako txapelketaren baitan.

UDAko karate taldeak kadete, junior eta 21 urtez azpikoetan aritu ziren; azken kategoria horretan lortu zituzten emaitzarik borobilenak: Joanna Perezek urrea eskuratu zuen kumite modalitatean eta zilarra, berriz, katan. Garikoitz Martinek ez zuen kadetetan podiumera igotzerik izan, baina Euskadiko txapelketarako txartela poltsikoratu zuen, gutxienez. Gauzak horrela, bi borrokalariak joango dira Barakaldora urriaren 31n.

Buruz burukoak maskararekin egiteak karatekei "oztopo ugari" jartzen dizkiela aitortu du Odilo Vazquez entrenatzaileak. Kirolariak "gogotsu" badaude ere, segurtasun neurriek motibazioa kentzen dietela gaineratu du Vazquezek.

Urte amaieran Gipuzkoako senior mailako txapelketa jokatzekoak dira aretxabaletarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak