Bazkideek emandako botuen arabera erabaki dituzte aurtengo Besarkada Sarietako irabazleak. 2011. urtetik lehenegoz antolatu dituzte aurtengoan sariok, eta hain zuzen ere atzo egin zuen sari banaketa ekitaldia Bilboko Azkuna zentroan. Hala, bertan saritutako sei aktoreen artean dago Kepa Errasti aretxabaletarra.
Emakumezko aktore bat eta gizonezko aktore bat saritu dituzte antzerki, telebista eta zinema arloetan; Antzerkian Aitziber Garmendia (Erlauntza obran egindako lanagatik) eta Kepa Errasti (Mami Lebrun-en egindakoagatik) izan ziren sarituak. Telebista arloan, Itziar Ituñok (La casa de papel) eta Iñigo Aranbarrik (Ihesaldia) jaso zuten saria eta zinemari dagokionean Miren Gaztañaga (El legado de los huesos) eta Zorion Egileor (El Hoyo) izan ziren sarituak.