Loratuk partxis txapelketa antolatu du

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 9a, 16:08

Partxisa.

Zapatuan, Loratuk antolatutako partxis txapelketa jokatuko da Mojetako kaperan. Partaide kopurua mugatua izango da, eta lehiaketa 17 urtetik gorakoei zuzendutakoa da. Bikoteka bi euro ordaindu beharko dituzte partehartzaileek, eta partidak 15:30ean hasiko dira.

"Hasiera batean, Iturrigorri pilotalekuan egin behar genuen txapelketa, baina, eguraldi iragarpena begiratu ostean, lekua aldatzea erabaki dugu. Hala, komentuan izango da. Joan den astean ireki genuen izen-ematea, eta hainbat bikotek eman dute izena. Plaza mugatuak izango dira, eta gure helburua 16 bikotera iristea da, zenbaki horretan jarri dugu muga. Hiru taldetan banatuta hasiko ditugu partidak, eta bikote irabazleak afari bat jasoko du sari gisa", adierazi dute antolatzaileek.

Partidak 15:30ean hasiko dira. Final-laurdenak, berriz, 17:15ean; finalerdiak, 17:45ean; eta finala, 18:15 inguruan. Loratuko kideek gaineratu dute asteburura begira antolatutako ekintza 17 urtetik gorakoei zuzendutakoa dela, baina, urtean zehar adinari erreparatu gabe herri guztira irekitako ekintzak antolatzeko lanetan ari direla

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak