Elikadura subiranotasunaren eta feminismoen gaineko topaketa egingo dute urriaren 16an

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 9a, 08:56

Elikatzen gaituen eta lurra eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza: elikadura subiranotasuna eta feminismoak topaketa antolatu du Aretxabaletako Berdintasun Zerbitzuak Setem Hego Haizea gobernuz kanpoko erakundearekin batera. Urriaren 16an izango da, baina izena aurretik eman behar da.

Edukiera zaintze aldera hogei lagunendako lekua egongo dela iragarri dute –maskara jantzita–; hortaz, izena aurretik eman beharra dago, Arkupen bertan edo Berdintasun Zerbitzuan: berdintasuna@aretxabaleta.eus; azken eguna urriaren 14a da. Topaketa egubakoitzean, hilaren 16an izango da, (18:00-19:30), Arkupeko bigarren solairuko aretoan.

Etxaldeko Emakumeak elkarteak gidatuko du saioa eta asmoa da tokiko zein mundu mailako elikadura sistema aztertzea, emakume baserritarren lana ikusaraziz eta elikadura subiranotasunaren eta agroekologiaren aldeko apustua eginez. Era berean, kontsumo kontziente, kritiko, eraldatzaile eta feministan oinarritutako irizpideak azalduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak