'Con fajas y a lo loco' antzezlana egubakoitzean helduendako eta 'Aioko' astelehenean umeendako

Mirari Altube Arrese 2020ko urriaren 8a

Haur eta gazteen babesa helburu izanik berdintasuna eta errespetua sustatzeko ikuskizunak egiten duen Tdfirencia elkarteak Con fajas y a lo loco antzezlana eskainiko du gaur, egubakoitza, gauean, Arkupen (22:00).

Lau emakume izango dira oholtza gainean, eta kantuan egingo dute, barre eta negar ere bai; guztia, umore handiarekin. Astelehenean, hilaren 12an, ostera, Zurrunka Teatro taldeak Aioko lana eskainiko die 8 urtetik gorako neska-mutikoei. Txotxongiloak eta argi-itzalak izango dira protagonista hor. Bi emanaldi izango dira: 16:30ean eta 18:00etan.

Zaraia aretoko edukiera 60 eserlekura mugatua dago orain; hala ere, oraindik sarrerak badaude bi antzezlanetarako. Hurrengo asteburuan Fadoak entzuten zituen gizona ikusteko, ostera, oso sarrera gutxi daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak