Ministerio Publikoak dioenez, Goierri-Kosta komandoa osatzen zuten Lopezek eta Latasak beste hainbat kiderekin batera, eta hainbat lehergailu jarri zituzten haiek 1986ko uztailaren 26an Aretxabaletan. Hiru izan ziren, guztira, diotenez, eta Izurieta auzora bidean –kuartelaren atzeko partera begira– zeuden kokatuta; hirugarrenak hil zituen bi guardia zibilak, Ignacio Mateu eta Adrian Gonzalez.
1988an itxi egin zuten kasua, froga faltagatik. Geroago, beste bi alditan ere eskatu zuen Fiskaltzak berriro zabaltzeko: 1997an eta 2001ean. Orain, berriz irekitzea erabaki dute. Epaituak 2013a ezkero daude aske.