Hainbat kirol jardueratan lekua dago oraindik kiroldegian

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 7a, 15:10

Ibarra kiroldegiak eskaintzen dituen hiru jardueratan oraindik lekua dutela jakinarazi dute; honako hauek dira: TRX saioak; abdominal hipopresiboak; eta Core training.

TRX saioak (entrenamendu esekia) astelehen eta eguaztenetan eskaintzen dute, 13:15etik 14:00etara; abdominal hipopresiboak, 8:15etik 9:00etara, 17:15etik 18:00etara, eta 19:15etik 20:00etara; eta Core training, martitzen eta egunetan, 16:00etatik 16:45era.

Lehorreko jarduerak hamalau 

2020-2021 ikasturteko egitaraua COVID-19ak baldintzatua datorrela gogorarazi dute; hala ere, lehorreko jarduerak hamalau dira. Uretako eskaintza ere zabala dela adierazi dute: hainbat haur talde daude martxan igerilekuan maila ezberdinetan, eta helduei bideratutakoak ere badaude. Horiekin batera, Indoor txirrindularitza ere abian da, saio birtualekin zein begiraleek gidatuta.

Osasun Sailak gomendatutako "segurtasun neurri guztiak beteta" dihardute lanean Ibarra kiroldegian, eta edukiera %60ra mugatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak