Margolarien ekintza islatu nahi izan du egileak erakusketa honetan eta era berean, bere saiakeretatik lorpen onenak erakutsi, porrotak eta sufrimenduak alde batera utziz. Ibilbide luzeko margolaria da Sainz, 17 urte inguru daramatza margotzen eta margo elkarte askotako partaide da. Ibilbide profesionalean gehien erabili duen teknika akuarela izan da, izan ere urak protagonismo berezia dauka teknika honetan eta margolaria berarekin "aliatu" behar da.
Hainbat erakusketa kolektiboetan parte hartu du eta hau da “bakarkako” bere laugarren erakusketa. Ibilbide honetan hainbat artisten estudioetatik pasatu da, besteak beste, Richard Perez, Mendo, San Salvador, Gomena, Castro, Azkargorta. Ondorioz, hainbat eta hainbat artista eta obra izan dira bere aitzindari eta horietatik ere ikasi du.
Erakusketa ikusteko ordutegiak hurrengo hauek dira; astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, 11.00etatik 13:00etara.