Artisauak "gustura" eta herritarrak "pozik", lehenengoz egin den topaketarekin

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 4a, 16:51

Aretxabaletako artisauen topaketak herriko bederatzi sortzaile elkartu ditu gaur, urriak 4, Durana kalean. Segurtasun neurriek eta eguraldiak ez dizkie erraztasunik eman baina oso gustura agertu dira herritarrekin egin dieten harrerarekin.

Sanmigeletako azoka bertan behera utzi ondoren, Udaleko Kultura Sailak plaza berria eskaini gura izan die herriko artisauei. Eta horiek eskertuta agertu dira: "Nik ez daukat kanpoko azoketara joateko ohiturarik, hortaz, eskertzen dut beste aukera bat eman izana herrian bertan", adierazi du eztiak ekoizten dituen Ariane Unanuek. Eztiaz gain, zilarrezko bitxiak, oihalezko apaingarriak, maskarak, pintura-lanak, panpinak eta baserritar arropak ere eskaini dituzte besteak beste, elkartu diren bederatzi artisauek.

Eguraldi kaskarrak aterruneak ere eskaini ditu, eta Durana kalea bete egin da une batzuetan, artisauen postuak inguratuz: "Sanmigeletako azoka faltan bota nuen eta gustura hartu dut hau azoka gosea asetzeko", zioen herritar batek. Begira eta kuxkuxean bakarrik ez, erostera ere asko gerturatu dira: "Herriko komertzio txikiari lagundu egin behar diogu, baita artisauei ere".

Erlazionatuak

Herriko artisauen topaketa

Mirari Altube Arrese 2020 urr 04 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak