"Apoteosikoa izan da bi sari jarraian irabaztea. Streamming bidez jarraitzen egon ginen, eta ez nuen espero. Hala ere, halako festibaletako Sail Ofizialetan egotea, soilik, sari bat da niretzat. Aurrera begira, berriz, dokumentala munduan zehar gehiago zabaltzea suposatzen du honek, eta, bide batez, euskara eta irrintzia ere hedatzea…, beraz, oso pozik", adierazi du Ekain Martinez de Lizarduy Erraiak dokumentaleko zuzendariak.
"Aretxabaletan bizi den Ekain Martinez de Lizarduyk zuzendutako eta Artemanek ekoiztutako Erraiak ikus-entzunezkoa arrakasta izaten ari da. Irrintziaren bueltan egindako produkzioa hainbat sari jasotzen ari da, izan ere, jaso dituen azkenekin batera, Montevideoko World Film Festival jaialdian dokumental onenaren saria jaso zuen, eta, Venezuelako Five Continents international film festibaleko Sail Ofizialean lehiatu zen.