Aretxabaletako artisauen topaketa egingo dute domekan, lehenengoz

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 3a, 10:16

Artisau baten postua, iazko sanmigeletako azokan.

Herriko artisauei protagonismoa eman nahian antolatu du Udaleko Kultura Sailak artisau topaketa, eta hamabi postu izango dira Durana kalean urriaren 4an, 11:00etatik 15:00etara bitartean.

"Herriko artisten sorkuntzak jendaurrean erakusteko aukera izan dezaten antolatu da", adierazi dute Udaletik, eta gaineratu ekimenak jarraipena izango duela datozen urteetan. Lepokoak, belarritakoak, oihal gaineko margoak, kakorratzezko panpinak, ilerako osagarriak, euskal jantzi tradizionalak eta eztia eskainiko dituzte, besteak beste. Artisau bakoitza segurtasun distantziak mantenduko dituen karpa batean egongo da eta erakustokiak ikusteko sarrera eta irteera antolatuko dute.

Hauek dira postuak jarriko dituzten artisauak: Lara Gonzalez, Nerea Maskariano, Lara Garcia, Ariane Unanue, Izaro Sanchez, Yael Eva Otero, Miriam Carretero, Iban Urreta, Itsaso Aldai, Mari Luz Osorio, Elo Arribas eta Maria Zubillaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak