UDAk hasiera emango dio kirol sekzio desberdinetako alebin eta benjamin kategoriei

Ainhoa Arana 2020ko ira. 30a, 17:30

Txikienekin kirola egiteko gogotsu daudela baieztatu dute UDAko langileek, baita hauen artean ohitura eta rutina osasuntsuak zabaltzeko ere.

UDAk kirol sekzio eta kategoria desberdinak ditu eta hemen sekzio bakoitzeko egun eta ordutegia:

  • Pilota: Urriaren 6a, Iturrigorri Frontoian 16:30etatik aurrera.
  • Futbola: Urriaren 2an 2009an jaiotakoak eta urriaren 5ean 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak. 2010ekoak 18:00tan eta gainerakoak 16:45etan. Ibarra futbol zelai handian eta txikian.
  • Karatea: Urriaren 5an, 18:00 Kirol Etxean (kiroldegia).
  • Gimnasia erritmikoa: Urriaren 5a, Kirol Etxean (kiroldegia). 17:00etan 2015ean jaiotakoak eta 18:00tan gainerakoak.

UDAko presenteak, Agurtzane Elkoro, ateak ireki dizkie herritarrei eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan die, gustuko duten kirola probatzeko esanez. Bertaratzen direnek segurtasun neurri batzuk bete beharko dituzte. Musukoa jantzi eta distantziak mantendu beharko dituzte, bakoitzak bere ur botila eraman beharko du, kirola egiteko erabiliko duen arropa jantzita eraman beharko du eta aldatzeko zerbait beharko balu motxila barruan joan beharko litzateke. Azkenik, entrenatzaileak jasoko ditu instalazioen kanpoan eta, instalaziora sartzean, eskura izango duten gelarekin garbitu beharko dituzte eskuak.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak