2020-2021 denboraldia urriaren 18an hasiko den itxaropenarekin, hainbat lagunarteko partidu jokatu ditu Ohorezko Erregionaleko taldeak azken asteotan. Oraingoan, zaleen aurrean aurkeztu gura dute taldea, eta horregatik, Ibarrako ateak zabalduko dituzte. Futbol zelaiaren %60 bete ahal izango da, beti ere eserita; debekatuta egongo da zutik ikustea partidua. Eta ikusleek maskarak jantzita izan beharko dituzte uneoro.