Bihar, zapatua, 20-25 lagun inguru elkartuko dira talo horiek gertatzeko. Herriko Plazako arkupeetan prestatuko dute orea, eta gero taloak jo. Ondoren, hutsean ontziratuko dituzte, eta banaketa egiteko gertu utzi. Irailaren 23an eta 24an banatuko dituztela esan dute, eta eskura izango da, "segurtasun neurriak beteta". Hala, bakoitzak norberaren gustura gertatu ahal izango du gero etxean zartaginean erreta edo labean, txistorrarekin edo hirugiharrarekin.