Udal ordezkariekin bilera egin berri dute eta kintoek proposatu dute 2021eko Aratusteetan altxatzea. Udalak begi onez ikusi du hori, baina baiezkorik ez die eman, "ikusteko dagoelako zein izango den orduko egoera". Beste proposamen batzuk ere egon daitezkeela uste dute, eta, hain zuzen, beste bilera bat egiteko asmoa daukate.