Euskal oihua munduko txoko guztietan zabaldu guran

Imanol Beloki Unamuno 2020ko irailaren 17a

Aretxabaletan bizi den Ekain Martinez de Lizarduyk zuzendutako eta Artemanek ekoiztutako Erraiak ikus-entzunezkoa Italiako Rome International Movie Awards festibaleko Sail Ofizialean lehiatuko da, urriaren 1etik 3ra izango den jaialdian

Irrintziaren azterketa eginda, Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu dokumentalak, eta lana fruituak ematen ari da. Izan ere, Montevideoko World Film Festival jaialdian dokumental onenaren saria jaso zuen; gero, Venezuelako Five Continents international film festibaleko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta emaitzaren zain dago Martinez de Lizarduy. Orain, Rome International Movie Awards festibaleko Sail Ofizialean lehiatuko da. 

Montevideoko World Film Festival jaialdian dokumental onenaren saria jaso zuen ziurtagiria.

Sorpresaz jasotakoak

"Halako harrera ez da sekula espero, eta aukeratu izatea, soilik, opari bat da. Ez bakarrik niretzat, Euskal Herriko irrintzilari guztientzat ere bada opari", adierazi du Ekain Martinez de Lizarduy zuzendariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak