Eusko Jaurlaritzak bere aldetik erkidegoko ikastetxeetan COVID-19ak duen eraginaren berri eman du. Aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetetxerik ez dago gaur. Guztira, 92 ikasgela daude itxita 71 –ikastetxetan irailaren 17ko 12:00ak bitartean emandako datuak–. 2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira eta itxitako kopurua %0,52 dela adierazi dute Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik.