Irailaren 19 goizean itxiko dute eskaerak egiteko epea; galdetegi honen bitartez egin daiteke. Dena den, ohartarazi dute kopurua mugatua izango dela. Ordainketa eskudirutan edo kontu korronte bidez egin ahal izango da.
Eskaera egindakoekin irailaren 21ean jarriko dira harremanetan, banaketa "era antolatu eta seguruan" egiteko.